XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurre-pirineoetatik hegoaldera Mediterraneoko klima dugu.

Hauek dira bere ezaugarriak: - Euri gutxi egiten du: Urtean 500 mm. edo Nafarroako Hegoaldean badira eskualde batzuk, non urteko euriak 350 mm. ingurukoak izaten diren.

- Urteko bero-anplitudea klima ozeanikoan baino handiagoa da; 15ampdeg;C.ren bat.

- Neguan tenperaturak 0ampdeg;C tara jaisten dira.

Eta uztei kalte handiak egiten dizkieten izotzaldiak izaten dira.

- Ipar isurialdekoaren aldean, hemengo landaretza oso ezberdina da: Pinua da zuhaitz ugariena eta, batez ere, alepo pinua.

Aurre-pirineo eta Pirineoen artean beste klima bat dugu: iragapenekoa.

Hemengo eguraldiak ez ditu ezaugarri finkoak, batzutan klima ozeanikoaren ezaugarriak hartzen ditu eta bestetan mediterraneoko klimarenak.

Eta azkenik mendiko klima dugu.

Pirineotako goialdeetan aurkitzen da bakarbakarrik klima hau.

Hauexek dira bere ezaugarri nagusiak: Negu aldian tenperatura oso hotzak; hilabete gehientsuenetan elur-prezipitazioak; baso ugariak eta neguko hilabeteetan iharduera ekonomiko eza.

- Pareka itzazu Euskal Herriko mapa klimatikoa eta fisikoa.

Adierazi zein faktorek eragiten dituzten Euskal Herriko eskualde klimatiko ezberdinak.

- Mapa fisikoaren gainean kolorezta itzazu Euskal Herriko eskualde klimatiko ezberdinak.

- Zein eskualde klimatikoren barnean dago zure herria?.

- Egizu idazlan bat zure herriko klimari buruz.

Adieraz itzazu ahalik eta zehatzen, klima hori baldintzatzen duten eragileek edo faktoreek.

- Nolakoa da paisaia?.

- Zein nekazal produktu egiten dira?.

- Aipa itzazu zure herriko landare, arbola eta zuhaitz motak.

- Nolakoak dira zure eskualdeko etxeak?.

- Bildu itzazu eguraldiari buruzko esaldi zaharrak.

- Hitzegin baserritar batekin gauza guzti horien gainean.

Galde egiozu ea nolako eragina duen klimak bere lanbidean, bizitzan, ohituretan...

Ondoren azaldu ikasgelan baserritarrarekin izandako elkarrizketa hori.